Pizzak egin doguz Gazte Gunian

Aurten Gabonetako oporretan daukagun zerbitzu berezia aprobetxatuta, sukaldaritza ikastaroa egin dugu Gazte Gunean eta gazte gehienen gustuko jakia aukeratu dugu: PIZZA! Etxeko pizzak nola egiten diren ikasi dugu -jan ere bai, noski- eta, beraz, hemendik aurrera, kanpoan erosi ordez, beraiek beraien gustura egin ahalko dituzte pizzak, merke-merke eta inoiz baino gozoago.

ON EGIN!!

 

ASTEBURU HONETAN TXIPIROIEKIN JOLASEAN

Asteburu honetan Tximinoi jardunaldiak ospatuko dira lekeition. Eta Asisialdi taldeak, herriko beste ekimen ugaritan bezala, parte hartuko du. Hemen duzue zerbitzu bakoitzeko programazioa:

LUDOTEKA:

Ostiralean: Txipiroiak margotu eta herria apaindu.

Zapatuan: SUKALDE TAILERRA: Rabak.

KIDEGUNE:

Asteburuan: Txipiroiak margotu eta herria apaindu.

ERDIGUNE:

Zapatuan: Txipiroiak arrantzatzera portura.

GAZTEGUNE:

Zapatuan: Sukalde tailerra eta Txipi afaria.

Anima eta etorri.

Chipiron

“Kolorien mundura Dzanga” hasiera festa Urriaren 3an Plazan

Heldu da eguna, urriaren 3an plazan ospatuko dugun jai erraldoiarekin aurtengo Udal aisialdi zerbitzuari hasiera emango diogu, berrikuntzekin datorren zerbitzua berau.

Jaia arratsaldeko 17:00etan hasiko da plazan. Bertan: Puzgarriak, zerbitzuaren aurkezpena eta nondik norakoak, jolasak, musika, irriak, saltoak, koloretako brotxetak, zaporeak, …. .

Ezin duzu galdu!!! Urriaren 3an plazan alkar ikusiko gara!!!

Egin daigun dzanga kolorien mundura!!!

eskuak

UDARI ONGI ETORRIA EMANEZ ITXIKO DUTE GAZTE GUNEA ETA LUDOTEKA URRIRARTE

 

Lekeitioko Aisialdi Taldekook urrian eman genion hasiera ikasturteko aisialdi ekintzei. Urritik hona hainbat izan dira antolatutako ekintza ezberdinak astebururo. Ludotekan 3 urtetik 5 urte bitartekoentzat, Kidegunean 6 urtetik 11 urte bitartekoentzat eta azkenik, 11 urtetik gorakoentzat Gazte Gunean.

Adin tarte bakoitzak bere programazio propioa izan arren ekintza asko komunak izan dira. Besteak beste; Katu Baltza, Tximinoi jardunaldiak, Olentzero, Txuri Urdinerako izotz patinajea, Plaza Markatuko irekieran, Korrikan, Donostiarako herri irteera eta beste horrenbeste. Herriko ekintzetan aktiboki parte hartu dugu .

Orokorrean balorazio oso positiboa egiten dugu. Batetik, haur eta gazteak jolasean aritzeko eta elkar ezagutzeko aukera paregabea dela ikusi dugu, gainera aurten lehengoz aniztasun funtzionala duten haurrentzako zerbitzua ere egon da, taldearen eskaintza inklu siboa bilakatuz. Bestetik, ostiral larunbatetan 23:00ak arte Gazte Gunea irekita izatearenak ere arrakasta handia izan du gazteen artean. Urteko asistentzia kopuruari dagokionean, parte hartzea oso handia izan da hiru zerbitzuetan.

Gazte Guneko eta Ludotekako ohiko zerbitzuari etena emango diogu larunbat honetan Limoneroetan antolatuko duten Altxorraren bila eta merendola goxoarekin. Deia egiten diegu haur eta gurasoei parte hartzera azken ekintza honetan. Udaleku irekiak egongo diren arren uztailean zehar urrian emango diogu hasiera berriz ohiko aisialdi ekintzei.

IMG-20150614-WA0005

Ederto pasatu dugu Zientzia Museoan eta Donsotian!

Gaur goizeko 9tan ekipo ederra bildu gara Mandaskan autobusa hartzeko. Han batu garenok,  bokadilloa motxilan geneukala eta irrifarrea ahoan, Eurekarantz abiatu gara. Goiz osoa eleketrizitatea ura edo eta airea bezalako esperimentuekin esperimentatu dugu. Baita planetariumean egon ere. Bazkal ostean Donostiara jeitsi eta alde zaharreik eta portu zaharra ezagutu dugu. Hurrengoan ere, errepikatuko dugu! eureka elektrizitatea eureka kanpo eureka kanpo ura eureka untzak

akuarium

Begirale eta Zuzendari lan boltsa irekiko da!

Iada urte bat igaro da Lekeitioko Aisialdi Taldeak herriko aisialdi zerbitzuak kudeatzen dituenetik. Gaur egun 9 hezitzaile dira 3 zerbitzu ezberdinetan. Beraien ordezkapenak egiteko duten lan boltsa txikia gelditu zaiela eta, bigarren aldiz irekitzea pentsatu dute, jende gehiagori aukera emateko asmoz.

Ekainak 11tik 18ra egongo da aisialdiastintzekoprest@gmail.com helbidera kurrikulumak bidaltzeko aukera. Eta Ekainak 19an eguerdiko 12tatik aurrera egingo dira elkarrizketak.

Beharrezko hiru baldintza daude, zuzendari edo begirale titulua izatea, EGA edo baliokidea den euskara titulua izatea eta Lekeitioko aisialdi errealitatearen ezagutzaren berri izatea.